MANEX ERDOZAINTZI ETXART KOLEGIOAREN BILAKAERA

Maider, Céline, Hegoa eta Errauski galdezketatu ditugu kolegioaren bilakaerari buruz. Maider kolegioko zaindarietako bat da. Errauski diruzain lana egiten du. Hegoa hezkuntz aholkularia da eta Céline kolegioko zuzendaria baita matematiketa erakaslea.

Zenbat ikasle ziren 2010-2011 urtean ? Gaur egun zenbat gira ? 2021-2022 urtean zenbat izanen dira ?

2010-2011 urtean 118 ikasle baziren 100 familiekin, gaur egun 190 ikasle bazizte. Azkenik, 2021-2022 an pentsatzen dugu 256 ikasle izanen direla kolegioan.

Zuen ustez euskararen erabilpena berdina ote da ikasleen partetik joan den urteei konparatuz ?

Gure ustez euskararen erabilpena ez da ttipituko, esperantza dugu baikorki goititzea. Urte honetan, seigarrenak ainitz euskaraz mintzatzen direla atxemaiten dugu.

Zer berritasun ekarri du ikasleen emendatzeak ? Kantinarako nola antolatuak zirezte ?

Lehenik, kanpoan aljekoak eman ditugu egongela bezala, joan den urteko egongelak Arte eta Musika gelak bilakatu dira. Ondorioz, arte gelak gela normalentzat baliatuak dira. IEP gela bat idekia izan da 3 ikasleentzat. Gela hori ikasle batzuen laguntzeko egina da, zailtasunean direlako.

Kantinaren aldetik ez gira oraino finkatuak. Gaur egun, egun batzuetan seigarrenek azkenik jaten dute ondoko kurtsoa estudio dutelakotz. Horrela lasai jaten ahal dute kurtsoak huts egin gabe. Aldiz, beste urteko ikasleak fiteago sartzen dira oren bat baizik ez dutelakotz jateko.

Beste urteendako ideia bat ukan dugu, litzateke 6. eta 5. mailakoek kurtsoak 12:00etan bukatzea aldiz, 4. eta 3. mailakoek 12:25ean.

Kopuruarengatik kolegioa handituko dela entzun dugu, egia ote da ?

Bai, kopuruarengatik bortxatuak gira kolegioaren handitzea. Eraikuntzak diru ainitz kostatuko du, 500 000 euro inguru.

Zenbat erakasle berri badira aurten ?

Erakasle berri anitz badira, kasik gai guzietan 2-3 erakasle dira. Bestalde, joan den urtean, ez ziren hainbeste erakasle. Urte honetan 7 erakasle berri dira. Espainolean, ingelesean, teknologian, gorputz heziketan, historia-geografian, frantsesean eta euskaran bi erakasle dira. Ondotik matematikan hiru dira. Baina fisika eta bion erakasle bat baizik ez da.

IEP gelan erakasle partikular bat bada baita bi AVS laguntzaile.

Zuen iritziz jazarpen gehiago izanen ote da kopuruarengatik ?

Ez dugu bai edo ez erraiten ahal, ikasle gehiago izanen direlako.Baina ,jazartua izaiteko proportzionaltasuna handiagoa izanen da. Medioak eta prebentzioak plantan emanen ditugu, beti egin dugun bezala, jazarpena saihesteko.