6.en Elkar Ezagutza ateraldia

Irailaren 28an gure kolegioko seigarrenak, elkarren hobeki ezagutzera  joan dira Bidarraira. Egunean zehar bi taldetan banatuak izan dira, talde batek rafting egiten zuelarik besteak jokoak egiten zituen Bidarraiko plazan. Eguerditan 6. guziek elgarrekin piknikatu dute rafting aktibitatea proposatzen zuen elkartearen egoitzan. Ondotik, arratsaldean taldeak trukatuak izan dira. Goizean Bidarraiko plazan zirenak uretara joan dira eta alderantziz.  Plazan ziren bitartean trinketean pilotan, eta kanpoan baloina preson, karta jokoetan edo zapiaren jokoan aritu dira.

 

Pattin eta Kaiet 3.A

         Irailaren 28an, Manex Erdozaintzi Etxart kolegioko seigarreneko ikasle guziak Bidarraiera elkarren ezagutza egiterat joan dira. Raftinga eta beste animazio batzuk egin dituzte.

Irailaren 4an, gure kolegioko ikasle berriek, sartzea egin dute beren ikasleku berrian. Egun horretan, ezagutzak egin dituzte eta Bidarraiko ateraldiak ezagutzak sakontzea du helburu.

Goizean, autobusa hartu dute Bidarraiera joaiteko. Han, bi taldetan berezi dira. Lehenak, goizean raftinga egin du, aldiz, besteak jokoak egin ditu. Rafting-a «sobera ongi » zela diote seigarreneko ikasleek. Eguerditan, bazkari hotza jan dute eta arratsaldean taldeek aktibitatez aldatu dute. Ikasle gazteek biziki maitatu dute egun hori nahiz eta gehienak erraiten duen ez dela nahasi.

Kolegioan, gurekin, seigarrenak biziki gisakoak dira, kanpoko tenoreak eta LL denborak biziki ongi pasatzen dira.

Baxtian eta Gexan 3.B