2017-2018 IKASTURTEKO SARTZEA
Uda hontan, kolegioko burasoak bildu dira ikasturtearen prestakuntzetarako. Lehengo egon gelak, Musika eta Arte gela bilakatu dira, horrentzat obra batzuetan aritu izan dira. Orduan, bi algeko instalatu dituzte egon gelen ordezkatzeko. Zango baloi eremuko belarra moztua izan da ere. Orokorki, gelak antolatu dituzte eta beste gauza ttipi batzuk…
→Seigarrenak eta erakasle berriak :
Aurten ere, seigarren berri batzuek, beren sartzea egin dute Manex Erdozaintzi-Etxart kolegioan. 61 ikasle berri sartu dira, lehen aldikotz historikoki hiru gela bete dituzte. Ondorioztatzen ahal dugu erakasle berriak ere sartu direla, ikasle guzi horientzat zeren eta urte honetan 190 ikasle baitira orotara. Oraindik goiti, kopuruak handituko dira eta kolegioa ttipiegia bilakatzen ari da.
→Jantegia :
Jantegia ere ttipixegia egiten da. Horrendako aurten, antolaketa berri bat martxan jarria izan da : ikasleek gelaka jaten dute eta beti bezala txandaka dira. Beste urteetan, mailaka jaten zen eta ez gelaka. Hori guztia antolatua izan da, ikasle kopuru handia delako eta denbora guttiz denek jan behar dutelako.
DUPUY Argi eta ERROTABEHERE Elaia (3°B gela)