LIZEOKO BISITARI BURUZKO ELKARRIZKETA

etxepare

Manex ErdozaintziEtxart kolegioko 3.eko ikasle bat elgarrizketatu dugu, lizeoan egindako bisitari buruz.

Egun on Xaxi, jakin dugu Etxepare Lizeoko bisita egin duzula zure lagunekin batera, nahi genuke jakin nola pasa duzun.

Egun on zueri, lizeoko bisita bikaina atzeman dut. Nire iazko lagunak berriz ikusi ditut eta bertsotan ezagututako lagun batzuk ere. Eguna biziki ongi antolatua izan zela eta bigarrenei galderen pausatzeko tartea biziki interesgarria zen. Jakin ahal izan dugu haiek nola pasa zuten beren sartzea lizeoan.

Bisitan zehar, zer duzu gehien maitatu?

Gauza ainitz egin baditugu ere, gehien maitatu dudana izan da jateko pausan joan girelarik fut-bitoren ikustera ; han egiten duten zango baloi txapelketa baten gisakoa da eta parada ukan dugu egiazki lizeoaren giroan sartzeko. BIKAINA ZEN!

Ongi iruditu al zaizu lizeoa?

Bistan da, nahiz eta pixka bat zaharra den, baina berdin zait, ez da hori inportanteena, giro ona izatea da.

L, S eta ES sailez gain, beste 2 sail profesional sortu dira Etxeparen, ideia ona da zure gustuko?

Bai interesgarria da eta ez niretzat bakarrik. Sail horiek irekiz, profesionalera joan nahi diren lagunekin egoten ahalko naiz eta besteak ere.

Heldu den urtean Etxepare lizeoko ikaslea izango zira?

Bai, hori segur da.

Zu Barkoxekoa zira eta Sohütan lizeo bat izanki, nolaz zira Baionara joanen?

Euskaraz segitu nahi dudalako naiz Etxepare lizeora joanen. Gainera nere kusi guziak Etxeparera joanak dira eta erran didate bikaina zela.

Lizeo berria ikusi ote duzu? Gustatzen zaizu?

Plano batzuk ikusiak ditut eta nere ustez bikaina izanen da. Gainera barnategia ondoan izanen da.

Besterik? Esperantzak?

Espero dut han giro euskalduna izanen dela eta ongi bizikoditugula han pasako ditugun hiru urteak.