LERRATEGIA 5.ko ikasleak

Asteazken arratsaldean 5.ko 32 ikasle Angeluko lerrategira joan dira.

Gorputz heziketako kurtsoetan lerra saioak lantzen ari direnez, ateraldi hau ongi uztartzen da programarekin.

Lehen itzulia poliki egin eta, ausartagoak izan dira eta haiekin ziren erakasleak baino fiteago trebatu dira.

Arratsalde goxo bat pasatu dute elgarren artean irriz karkailakan, euskaraz animatuz eta erakasleekin ere momentu goxo bat partekatuz. Uspelak eta minak biharamunean senditu dira !

 

2 asteren buruan, 6.ko 40 ikasleen aldi izanen da.