5. urtekoen bisita

Aurten ere, lehen mailako 5.urtekoak kolegioaren bisitatzera etorri dira. Eguna nola pasa duten idatzi digute.

Gaüa heltü eta zainetan ginen eta ztrezarekin. Biharamunean, autobüsa jin da gure xerka eta segidan lagünen kantüan jarri gira. Lartzabaleat heltü eta xoka batean egon eta bazterrak begistatü ditügu. Gero txirriñak jo eta gelalat sartü gira Hegoarekin. Huak, kolegioa bijitarazi eta arauak esplikatü deizkü. Gero kanpo tenorean bester so ginen, oraino ztrezarekin. Ondotik, taldetan ezarri gira. Bakotxak bere aktibitatea egin dü. Txirriñak jo eta kantinalat sartü gira. Bakotxak bere platoa eta kuverta hartü eta jaten hasi gira. Ez ginen manera hortalat kostümatürik. Jangelatik elki eta Hegoarekin gelalat sartü gira.

Gure ustez, kolegio hori bikaina da !!!

Elaia, Hodei eta Mirentxu

 

Ontsa lo egin dügü barda. Autobusin ontsa pasatü da eta iringarri zen. Ontsa da kolegioa eta handi da eta 6.ak galantak dira. Egin dügü lan. Egüna oso eringarri zen 6, 5, 4. Urtekoekin pelotaka eta zanko baluhan ait eta oso galantak dira.

Allande, Pette, Romain, Amets, Louis

 

Barda, zainetan ginen eta goizan ztrezatürik. Autobüsean bidea lüze atzamaiten günüan bena izigarri ontsa zen ! Larzabalerat jin eta Hegoarekin kolegioa bijitatü dügü. Ondotik taldeetan ezarri gira eta bakotxak erakasle  batekin animazio bat egin dü. Kantinalat sartü eta han zer bitxikeria : self, plato … Sabela bete ondoan, kanporat joan eta txostakatü gira. Txilintxak jo eta gelalat sartü, eta egüna nola igan dügün kontatü.

Gure ustez kolegio hau bikaina da !

Elaia, Otxanda, Lou

 

Ez nintzan ztrezatürik eta ontsa lo egin düt.

Ztrezatürik eta enerbatürik nintzan ordüan ez düt ontsa lo egin. Izigarri ontsa igan da otobüsa. Ontsa da kolegioa eta oso ederra da. Handiak galantak dira. Berantzen zeikü kolegiora jitea. Egüna ontsa zen.

Txomin, Andde, Justin, Txema, Johañe

 

Egun, goizean autobusa hartu dugu Lartzabaleko kolegioa bisitatzeko. Arribatu eta gela batetan joan gira, han Hegoak errezebitu gaitu. Harek kolegioko bisita egin digu. Gero taldeak egin ditu eta gaurko egitaraua esplikatu digu. Jostaldia eta gero rolerrak egin ditugu. Eguerdiko jostaldia eta gero IDZrat joan gira eta jokoak egin ditugu.

 Nora, Leire, Sofia

 

Nik untsa senditu dut egun hori, deia jina nintzen kolegio hortara. Goizean autobusa hartu behar zen, mintzatu gira autobusan. Arribatu eta Hegoak erran dauku nola pasatuko zen eguna, untsa pasatu dut eguna ; roller, IDZ …

Andoni

Autobusean sartzean piskat enerbatia nintzen zereneta autobusean haundiekin baiginen. Kolegioan arribatuta Hegoak esplikatu du nola pasako den eguna. Ene kolegioko bisita izigarri untsa pasatu da.

Betti

 

Gu amikuztarrak ez ginen kezkatuak. Kolegioko 5 eta 6 garrenekin mintzatu gira autobusean. Fite arribatu gira kolegiorat. Tirrintak jo ta gero fite gelarat sartu gira. Hegoarekin presentatu gira. Jostatu gira aire-hartzean. Ta gero musika eta arte-plastika egin dugu. Jan dugu kantinan ta berriz aire-hartze bat ukan dugu. Gero IDZan joan gira Mayik lagundu gitu egiten jokoak gero liburuak leitu ditugu. Aire-hartze beste bat ukan dugu. Gero sartu gira gelara.

Extebe eta Andoni

 

Kolegioan sartu gitxu kampoko tenore ttipi bat ukan dixigu gero arte musikako kurtsora joan gitxu gero kamporat joan kantinan jan. Jan eta kamporat joan gituxu, gero IDZra joan 45 minuta idatzi, irakurri, jokoak egin … Eguna biziki maitatu dixigu IDZ ez biziki : sake jokoa maitatu dixigu baina fitxa gutiago. Musika maitatu dixigu eta artea ere.

Txomin, Iñaki, Bixente