Kolegioaren handitze obrak bukatuak dira

Otsaileko bakantzetatik landa, berri on batekin itzuli gira kolegiora. Eraikin berria bukatua da eta kolegioak lau gela gehiago kondatzen ditu. Ikasleen errezebitzeko baldintzak hobetuko dira egongela bat, bi ikasgela eta zientzia gela bat gehiago baliatzeko aukera izanen baita.