IKASLEEK SARTZEA EGIN DUTE

Irailaren 1ean, asteartez, Sohüta, Aloze, Amikuze, Garazi, Baigorri , Ortzaize eta Oztibarreko ikastoletatik heldu diren 69 ikasleek seigarreneko sartzea egin dute.

Goizean 3 geletan banatu dira erakasle arduradunekin eta haiekin kolegioko funtzionamenduaren ezagutza egin dute.

Bazkaldu aintzin, kanpoan, joko baten bidez kolegioko erakasle eta langileen ezagutzaren egiteko parada ukan dute.

Arratsaldean, talde ttipika joko ezberdinak egin dituzte kanpoan eta atsalaskari batekin bukatu dute eguna.

Biharamunean, beste mailetako ikasleek ere sartzea egin dute.

Aurten 241 ikasle kondatzen ditu kolegioak : 2 gela 3.ean (57 ikasle), 3 gela 4.ean (61 ikasle), 2 gela 5.ean (54 ikasle) eta 3 gela 6.ean (69 ikasle).

Sartze maskatu on deneri !