6.eko eta 5.eko ikasleak lerrategian

Bi asteazken arratsaldez, otsailaren 5ean 6.eko ikasleek eta otsailaren 12an 5.eko ikasleek, ateraldi bat egin dute Angeluko lerrategira.

Kolegioan piknikatu eta motibazio handiarekin abiatu dira.

Izotzaren gainean lerratze sentsasio berriak ezagutzeko parada ukan dute. Lehen itzuliak poliki eta kasu eginez egin eta emeki emeki trebatzen hasi dira, haiekin ziren erakasleak baino zaluago !

Arratsalde goxo eta irringarri bat pasatu dute lagunen artean. Uspelak eta minak biharamunean senditu dira !