INTEGRAZIO BATZORDEAREN ALDEKO LASTERKALDIA MEE kolegioan

2021eko urriaren 22an Integrazio Batzordearen aldeko lasterkaldia iragan da arratsaldez gure kolegioan.

230 ikasleak, haien irakasleekin eta beste langileekin batera, denak lasterka ari izan dira. Bakoitzak bizkarreko batean kolatuak diru laguntza emana zioten enpresen logoak.

Azken bi asteetan ikasleak karraskan ari izanak ziren enpresetan diru laguntza eskatzen, pegatina baten truk. Alabaina, ikasleek argumentario bat eskutan ukana zuten, Integrazio Batzordea zer den azalduz, eta enpresetan 1 € bederen eskatu behar zuten, sustengu gisa.

4.eko ikasleek antolatu dute kanpaina hori, haien kideak informatuz, eta afitxa, pegatina, gutun, eta prentsarekin harremanak eginez, hori dena Integrazio Batzordeko burasoekin lotura atxikiz.

Eta zer sorpresa ukan dugun denek, sartu den sosa kontatzean !! 13 500 €-ko laguntza lortu da !!

Eskualdeko ehunka enpresen laguntzari esker, eta ikasleen motibazio handiari esker, Integrazio Batzordeak etekin polita eskuratu du, eta segur ongi etorria izanen dela behar bereziak dituzten Seaskako ikasleen laguntzaren segurtatzeko.

IB-ko gure buraso ordezkariek atsaskaria eskaini diete MEEK-eko ikasleei.