IKASTURTE BERRI BAT HASTEN

Irailaren 2 an, ostegunez, Sohüta, Aloze, Amikuze, Garazi, Baigorri , Ortzaize eta Oztibarreko ikastoletatik heldu diren 47 seigarreneko ikasle berriek sartzea egin dute.

Goizean 2 geletan banatu dira erakasle arduradunekin eta haiekin kolegioko funtzionamenduaren ezagutza egin dute.

Bazkaldu aintzin, kanpoan, joko baten bidez kolegioko erakasle eta langileen ezagutzaren egiteko parada ukan dute.

Arratsaldean, talde ttipika, Gaia elkartearen laguntzarekin, herri joko ezberdinak egin dituzte kanpoan  eta atsalaskari batekin bukatu dute eguna.

Biharamunean, beste mailetako ikasleek ere sartzea egin dute.

Aurten 231 ikasle kondatzen ditu kolegioak : 3 gela 3.ean (59 ikasle), 2 gela 4.ean (54 ikasle),3 gela 5.ean (70 ikasle) eta 2 gela 6.ean (47 ikasle).

Ongi etorri eta ikasturte on bat deneri !