EUSKARAREN EGUNA KOLEGIOAN

Abenduaren 3an Nazioarteko Euskaren Eguna ospatu dugu kolegioan.

Arratsaldea hasi dugu eskulan batekin. Ikasleak geletan sartu dira Bilan Oren taldeka (13 ikasle maila ezberdinatakoak) eta erakasle batekin liburu orri markatzaileak egin dituzte (Origami). Euskarari lotua den lema edo hitz bat atzeman eta, bakoitzak bere markatzailearen gainean idatzi du.

Ondotik gelaka bildu dira eta 2 erakasleekin Soka Tira jokoetan parte hartu dute (Euskal Irratietan entzuten zen jokoa da : desafioak, asmakizunak, enigmak…). 2 talde osatu dituzte eta elgarren aurka arizan dira galdera ezberdinei erantzunez.

Eguna bukatu da kolegioak eskaini duen atsalaskari batekin.