Ezberdintasunak

Integrazio Batzordea, Seaska federazioaren baitan dagoen elkarteaz mintzatu nahi izan dugu kolegioko ikasle guziekin.

Zein diren IBren helburuak, zergatik diru behar handietan den elkartea eta konkretuki zein laguntza mota ekartzen dien ahalmen urriko haurrei aipatua izan da.

Bigarren saio batean, ahalmen urritasun ikusezinak bazirela ere bai aipatu da « denak gira berdin eta ezberdinak » lelopean .

Sensibilizazio saioak iragan eta gero, ekintzetara pasatu nahi izan dugu eta ikasle guziak ekimen baten inguruan bildu. Kantinako bazkaria hartzeko ordez, maiatzaren 4ean pik nika egitea proposatu zaie eta apairu horietatik atera etekina Integrazio Batzordeari eskaintzea.

Gai horrekin bukatzeko, 6.eko ikasleek « Nous avons tant à nous dire » filma ikusi dute IDZ gelan.

Filma horren egilea Morgane Doche eta bere ama hor ziren gure artean, proiekzioaren ondotik, ikasleen galderei eta oharrei erantzuteko. Momentu bizi hunkigarria izan da gure ikasleentzat. Jakin behar da 29 urteko emazte horrek mintzatzeko ahala 3 urte zituenean galdu duela, ebakuntza baten ondotik.

Egileak, dokumental horretan, 4 urteko bi bixkien egunerokoa erakusten du : horiek ere bai, hitz egiteko ezintasun batean dira, eta urte batez segitu ditu hoien aintzinamenduak eta ezagutzen dituzten trabak azaltzeko : ortofonia saioak, haurtzaindegi berezitu batek proposatu atelierra ere ikusgai dira adibidez.

Eskertu nahi genituzke lehenik Integrazio Batzordeko kideak gomita luzaturik eta bestaldetik, Morgane eta bere ama hoien lekukotasunak emanik.

Sensabilizazio saioak eskainiz, ikasleak ohartu dira bakoitzaren ezberdintasunak onartu behar direla, eta elkarbizitza zaintzen duen kolegioko partaide girela denak !

 

*Dokumentala ikusgai izanen da France 2 katean ekainaren 28an gauerditan.

https://www.programme-tv.net/programme/culture-infos/9620100-nous-avons-tant-a-nous-dire/