2018Ko maiatzaren 13an, 35. Herri Urrats ospatu da, Senpereko aintziran. Azken urteetan lehen mailetan izan den ikasle “uhaina” kolegioetara heltzen ari da. Xalbador kolegioa handitu eta Baionan kolegio berria ideki ondoren, Larzabalen ere handitzeko beharrean dira. Ondorioz, aurten, Herri Urrats Baxe Nafarroan den kolegioaren alde egin da, “prefosta” lemapean.
Manex Erdozaintzi-Etxart Kolegioan ikasleen herena xiberotarra delako eta horier begi kliska bat egiteko, aurtengo, lema xiberotar hitz bat da. Kolegioaren alde denez, duela bi urte lizeoan egin zen ber maneran, aurten kolegioko ikasleek kantuaren bideoklipa filmatu dute, musika taldearen kideekin.
Urtero bezala, aintzira zortzi partetan zatitua izan da: Haurren xokoa, Xiberoa, Araba, Gipuzkoa, Lapurdi, Bizkaia, Nafarroa eta Baxe Nafarroa. Eremu bakoitzean, kontzertu, animazio, ikusgarri… ezberdinak izan dira.
Kattin Barreix eta Nahia Rompteaux 3.B
Horra hemen hedabideetan agertu diren artikulu eta bideo desberdinen loturak:
https://kazeta.naiz.eus/eu/info_kz/20180513/aldarrikapen-giroa-nagusi-herri-urratsen