Maiatzaren 4eko Danborrada

2018ko maiatzaren 4an, Seaskak danbor ukaldiz bere kexua adierazi du, Baionan. Orotara, manifestaldi honetan, gutti gora behera  seaskako 6000 ikasle, erakasle eta gurasoek parte hartu dute.

Lehen-lehenik, ikastolak, kolegioak eta lizeoa Poterne baratzean elkartu dira. Ondotik, Leon Bonnat karrikara buruz abiatu da lizeoa, kolegioetaz eta azkenik, ikastolaetaz segiturik. Gero, Réduit plazan berriz itzuli dira, beti danborrak joz eta kantatuz. Azkenean, Baionako herriko etxearen aintzinean, Paxkal Indok, Seaskako lehendakariak, Koldo Tellituak, Euskal Herri osoko ikastolen lehendakariak, eta beste hainbat pertsonek hitzaldi bat eman dute, haien kexu guzia adierazteko.

Izan ere, ondoko sartzean Seaskak 230 ikasle gehiago errezibituko ditu, horretarako, 25 erakasle postu berri behar dituzte, baina, Frantziako hazkunde nazionalak lau postu bakarrik proposatzen dizkio. Horrek erran nahi du, gelaka sobera ikasle izanen direla eta lan baldintzak ez direla onak izanen. Adibide baten emaiteko, ondoko urteko Etxepare lizeoko bigarrenak gelaka 39 ikasle izanen lirateke, erakasle eskasagatik.

 

Nahia eta Kattin 3.B