TRÜK’ARTE

Apirilaren 9an Ostegünez, Ziburuko ikasleak gure kolegiora heltü ziren. Maorek eta Baxtianek testü bat irakurri zien Célinen lagüntzarekin. Ondotik taldeak egin dütügü eta artistekin joan ginen. Goizean, pintüra talde batean nintzen eta Paco arkitektura talde batean zen eta biak biziki kontent ginien gure taldeetan.

Goiza ürrentü eta gero bazkari hotza jan günean elgarrekin eta ezagützak egin dütügü. Ziburuko ikasleak izigarri galantak atzaman dütügü. Zango baloi partida bat egin dügü güre lagün  berriekin. Azkenean, egünean egin genüen lana aurkeztü dügü MEEKolegioaren ikasle güzien aitzinian.

Lau orenetan, kolegiotik abiatü ginen gure trükakidearen etxera bürüz joaiteko. Sei orenetan Ziburura heltü ginen, eta beren etxetan lo egin günean. Sobera untsa jan dügü.

Zibururen mendi batean ibili ginen bost orenez eta bazkari hotza jan günean eta izigarri  lüze zen. Autobüsez sartü ginen etxerat.

                                                                                             Allande eta Paco  3.A