6.eko ikasleak « goazen elgar ezagutzera » ateraldian

Ikasturte hastapen honetan, 6.eko ikasleek egun bateko ateraldia egin dute Miarritzen, irailaren 15ean, asteartez.

Goizean herri kiroletan aritu dira (Gaia elkartearekin).

Bazkal ondotik dantza errepika bat ikusi dute (Christine HASSIDen sorkuntza, Maitaldia festibalaren karietara).

Azkenik tailer batean parte hartu dute : musika tailerra skate tailerra (Atabal ondoan).

 

Ateraldiaren helburuak

  • Ikasleen arteko harremanak azkartu.
  • Talde dinamika sortu norberari bere tokia atzematen lagunduz.
  • Joko eta tailerren bidez, norberarekiko eta bestearekiko konfiantza landu, elkartasuna eta elkarlaguntza garatuz.
  • Euskararen baliatzea bultzatu bakoitzaren euskalkiak kontuan hartuz.
  • Lapurdiko hiri baten ezagutza egin

6.eko 69 ikasleak eta lagundu dituzten 5 erakasleak kontent itzuli dira egun goxo bat pasaturik denek elgarrekin.