EUSKARALDIA MEEK-en ERE !

Euskaraldia abiatu da gure kolegioan ere.

Azaroaren 20tik abenduaren 4rat, 15 egunez, ikasleek ere parte hartuko dute euskaraldian MEEK bizi ala MEEK prest txapak jauntziz.

MEEK bizi txaparekin engaiatuko dira bi astez osoki euskaraz aritzera parean dutena frantsesez ari bada ere euskaraz segituz eta eta berarekin euskaraz aritzera gomitatuz.

Aldiz MEEK prest txaparekin engaiatuko dira bi astez ahal bezain bat euskaraz aritzera. Lerratzen badira eta parekoa euskaraz ari bazaie, euskaraz erantzunen diete.

Horrez gain, gelaka eta 15 egunez, aire hartzeetan, ikasleek aldizka eta gelaka gogoetatu duten animazio bat aurkeztuko dute euskararen sustengatzeko eta biziarazteko. Hala nola dantza bat erakutsi eta eman denen artean, Euskaraldia idatzi ikasle guziekin zango baloi zelaian, kantu bat euskaratu eta kantatu, mozorrotu euskal xik xok gaiarekin, dantza koregrafia bat sortu eta eman… eta beste sorpresa ainitz !

GEHIAGO, GEHIAGOTAN, GEHIAGOREKIN