Seaskako egoitzan sutea
2018-03-15
|In Seaska
Urtarrilaren 10ean, astezkenez, suhitzaileak deituak izan dira sute baten gatik Kanboko Seaskako egoitzaren etxazpean. Goizeko bederatziak hogeita bost gutitan, Hazparneko, Kanboko, Angeluko eta Ahurtiko 25 suhitzaile abiatu dira Kanbora buruz. Oren oso bat pasatu dute sutea itzaltzeko eta ondorioztatu dute zirkuitulabur batek zuela eragin.
Kalteen aldetik, paperezko artxiboak, egutegiak eta ordenagailuak galdu dituzte. Baita Herri Urratsen materiala ere sutean eramana izan da, tixertak bezala. Suhiltzaileek erran dute kalte materialak handiak direla.
Baxtian Liguex eta Gexan Laco