LEHEN MAILAKOEN BISITA KOLEGIOAN

Ortzaizeko, Garaziko, Sohütako, Alozeko, Amikuzeko, Oztibarreko, Baigorriko eta Urepeleko (eskola) 5. urteko ikasleek kolegioaren bisita egin zuten, 2018ko urtarrilaren 17, 26, 29 eta 30ean.

 

Urtarrilaren 17an, Ortzaizeko ikastolako azken maila etorri zen asteazkenez, baina, ez zuten besteek bezala jantegiaren esperiantzia bizi izan. Ez zutenez egun osoa dena ikusteko, kurtso gutiago egin zituzten.

 

Urtarrilaren 26an, ostegunean, Garaziko 20 ikasleak etorri ziren eta zientzietako kurtsoetan parte hartu zuten. Urtarrilaren 29an, astelehenez, Sohüta eta Alozeko 17 ikasleak jin ziren eta hizkuntzetako kurtsoetara joan ziren. Biharamunean, asteartez, Amikuze, Oztibarre, Baigorri, Urepele eta Garaziko eskolako 19 ikaslerekin bukatu ziren isitak eta haiek ere hizkuntzetako kurtsoetan parte hartu zuten.

 

Bestalde, egunean zehar, bi taldetan banatuak ziren eta azken 45 minutuetan atsaskaria egin zuten Hegoarekin, baita, esku lanak eta egunaren bilana ere.

 

Buraso berrien bilkura urtarrilaren 30ean iragan zen, burasoen informatzeko eta ikusteko haien haurrak nun lan eginen duen.

 

Katixa YBARGARAY eta Elaia ERROTABEHERE