Rohingyarren garbiketa etnikoa  

             Badu kasik bi hilabete Rakhine Estatua (edo Arakaneko Estatua) zapartatzen ari dela. Nahitarako suteen, bortxaketen eta borroka armatuengatik 436 000 biztanle Bangladeshen hegoalderat ihes egiterat bortxatuak izan dira.

 

            Arakaneko estatuan 2 milioi budista eta milioi 1 rohyngi, bizi dira beste komunitate desberdinen artean, musulmanak, hindu edo budistak direnak.

            Herrialdea kazetarieri debekatua zaienez, informazioak lekukotasun, birmaniar autoritate eta satelite irudieri esker heldu dira.

Agorrilaren 25ean, Rohyngiar errebelde talde batek (Arsa) 30 polizia postu erasotu ditu, hamar bat hil dituzte, haien aldia jin aintzin. Eraso horren ondorioz, birmaniar armadak kanpaina izigarri bortitz bat abiarazi du rohingyarreri kontra. Indar militar ainitz herritan sartzen dira, ikararaziz, biztanleak zaurituz edo hilez, etxeak errez… Lau astez, 200 herri baino gehiago arrunt suntsituak izan dira eta autoritateek debekuak emanik ere, etxeak erreak dira.

            Orain arte 430 pertsona hil direla pentsatzen da, baina Birmaniako txostengileak NBEarentzat “berdin milioi batbiktima izaiten ahal direla deklaratu du. Nazio Batuek “garbiketa etniko” bat salatu dute, erran nahi baitu, lurralde geografiko baten sortzea ber etnia duten pertsonen artean, deportazioa edo desplazamendu bortxatua baliatuz.

            Nahiz eta gaur egun eraso horiek erlijio arrazoinengatik izan, Arakaneko historian izan diren konflikto etniko zaharrek eta arazo ekonomikoek ere ainitz bultzatzen dute.