«Entseatuko gira maila mantentzen…» Maika Brust

Maika Brust kolegioko gorputz heziketa erakasle berria da, ber momentuan ASB taldeko errugbilarisa , horregatik galdezketatu dugu errugbi munduari buruz.

 

Duela zenbat urte hasi zinen errugbian ? Nun hasi zinen ?

Duela lau urte hasi nintzen jokatzen, ASB taldean, Baionan.

Beti ber postuan aritu izan zira ?

Orain arte 2. lerroan aritu izan niz, bainan aurten, gehienetan 2. lerroan arituko niz baita lehenean ere, zenbait aldiz.

Aurten Top 8ra pasatu zirezte, nola pasatzen da ?

(irriak) Biziki zaila da, inpaktu gehiago badira bainan, maila mantentzen entseatuko gira.

Aldaketa ainitz senditzen dituzu pasa den jokoari buruz ?

Bai, inpaktuetan senditzen da, gure aurkariak azkarragoak dira bainan jokoan ez da sobera aldatu.

Entrenamendu kopurua handitu ote da ?

Uff, bai, joan den urtean bi entrenamendu genituen astean zehar, aldiz aurten, lau entrenamendura pasatu gira.

 

Nahia eta Kattin 3.B