Maskaradak

Maskaradak urte oroz igaiten dira urtarrilaren eta maiatzaren artean igande güziz. Urtero, Xiberoko herri ezberdin batek maskarada prestatzen eta egiten dü.

 

Astebürü güziz, herri kümitatzailea kanbiatzen da. Gehienetan, azken maskarada Hegoaldean egiten da.

 

Goizean maskaradariak barrikadak egiten die egüerdi arte herriaren ingürüan. Barrikadetan, bizpahiru dantza egiten die eta beltzek, bedeziak eta buhameak ate bat egiten. Gero, herriko jendeak edateko eta janaria prestatzen die.

Egüerditan, maskadariak herriko jendeen etxeetan jaten die. Arrestitan, hiru-lau orenetan maskarada hasten da eta bi oren ezartzen ditu gütti gorabehera.

 

Aktore hanitxek maskarada egiten die. Haien artean badira kauterak eta buhameak (edo beltzak). Badira dantzariak (edo gorriak) ere bai, adibidez :Aintzindariak, Txerreroak, Gatüzain, Kantinierxa, Zamaltzain, Jauna eta Anderea, Küküleroak eta Kerestoak.

 

Beltzetan, Kautereak eta Buhameak badira. Kauteretan ezagunenak Pitxu eta Kabana dira eta Buhameetan, Buhame jauna.

 

Aurten, Müsküldi herriak dü maskarada antolatzen.

http://dantzan.eus/bideoak/muskildi-maskaradak-2018-aintzina-pika

Allande Ayphassorho eta Agosti Etchart