Urte guziz bezala, Ziburuko kolegioarekin batera trukaketa bat eginen dugu. Gertaera hori bi egunez iraganen da, euskal artista ezberdinak gomitatuz, proiektu hori artearen inguruan pasatzen da : dantza, arte grafikoa, musika, kantua…
Hastapenean, Ziburukoak heldu dira Manex Erdozaintzi-Etxart kolegiora, apirilaren 5ean, egun osoan tailer ezberdinen egiteko. Tailerrak talde ttipitan iraganen dira artista batekin, arratsalde bukaeran talde ezberdinek zer egin duten artistarekin erakutsiko dute, kolegio guziaren aintzinean.
Urte honetan, Manex Erdozaintzi-Etxart kolegiora jinen diren artistak :
– Maiana Agorrodi (arte plastikoak, grafismoa)
– Bilaka kolektiboa, Zibel (dantza)
– IF (margolaritza)
– Maddalen Arzallus (bertsolaritza)
– Iñaki Noblia (arkitektura)
– Begiz-begi (musika)
– Xan Alkat (bertsolaritza)
– Nahia Garat (argazkilaritza)
Aldiz, oraino bi artisten erantzunen beha gira.
Hemengo ikasle bakoitza Ziburuko ikasle bat edo birekin taldean izanen da. Lehen egunean, beren etxeetara lo egitera joanen gira. Bigarren egunean, Ziburun, ez dakigu zer eginen dugun haien programa aldatzen delako. Joan den urtean, ibilaldi bat egin zuten Bigarren Gerla Mundialaren erresistentziaren gainean.
Maore Herrera eta Jenofa Erdozaintzi-Etxart