Martxoaren 8a Kolegioan

Dakizuen bezala, joan den asteazkenean, martxoaren 8an, emazteen eskubideen eguna zen.
Orroitu behar dugu egun hau ez dela emazteen eguna baizik eta gizonen eta emazteen eskubideen arteko berdintasunaren markatzeko eguna.

Horretarako, kolegioan, talde bat elkartu da ekintza batzuen antolatzeko. Hau egin da, egun horren mezuaren azpimarratzeko, eta kolegioan ere sexismoa jasaiten delako.
Goizean zehar, pegatinak eta musika eman ditugu, eta afitxa batzuk agertarazi ditugu, kolegioan entzuten diren aurre iritziak salatzeko :

«*Nesken kirola ez da kirola,

*Emazteen tokia sukaldean da,

*Zure hilabetekoak dituzu ? (enerbatua girelarik),

*Normal galtzea neska bat zira,

*Dantza neskentzat da,

*Ez duzu ber kapazitatea, ber indarra,

*Normal bortxatua izan zirela ikusiz zure janzkera! »

 

Munduko datu batzuk (lanbide, hilabetesari, etab…) agertarazi ditugu ere :

« *Munduko enpresa zuzendarien %89-a gizonak dira,

*Gizonek emazteek baino %24-a gehiago irabazten dute hilabete sari gisa lanbide ainitzetan,

*10 bortxaketa salaketaren gain 1 bakarrik entzuna da, eta oraino batzuk isilik egoiten dira.»

 

Bai egia da, nahiz eta urrats handiak egin diren emazte eta gizonen arteko berdintasunaren lortzeko, oraindik bide luzea gelditzen zauku ; mendiaren erdia bakarrik igaro dugu.
Horretarako, gure borroka azkartu behar dugu elkorrak egoiten direneri kasurik eman gabe, eta ahal bezain bat jende konbentzituz !

Eta ez ahantz martxoak 8 egunero dela, eta mundu huntan jende guziak berdinak direla !!!

GORA EMAZTE ETA GIZONEN ARTEKO BERDINTASUN ETA ELKARTASUNA !!!

Kolegioan osatu den taldeño bat