EUSKARAREN EGUNA KOLEGIOAN

Euskararen eguna MEEk-en

Aurten, 3.eko ikasle eta erakasle talde bat bildu gira euskararen eguna antolatzeko. Abenduaren lehenean iragan da arratsaldez eta era guztietako jokoak proposatuak izan zaizkie beste ikasleei (euskaraokea, blind test, kadera musikala, ez ahantz hitzak, arte tailerra…). Ondotik, kontzertu bat antolatu dugu taldeko bi ikaslek animaturik eta bukatzeko, urte guziz egiten den bezala guk asmaturiko dantza grabatu dugu denek elgarrekin.

Urte hastapenetik ibili gira prestakuntza lanetean gordezka egun hau sorpresa bat izaitea nahi genuelako. Lehen aldikoz ikasleek hartu dugu ekitaldi horren ardura osoa eta ikaragarriko arrakasta ukan du ikasleen artean. Ikaskideak biziki partehartzaileak izan dira aktibitateetan eta kontzertuan horrek giro goxo, alai eta euskalduna sortu du kolegioan.

3.ean engaiamendua lantzen denez, urte guziz ekintza batzuen antolatzeko erantzunkizuna emaiten zaie. Orain arte gehienik brebeta euskaraz gaiaren inguruan ziren baina urte hastapenean pentsatzen ginuenez brebeta euskaraz pasatzen ahalko ginuela, Euskararen sustatzeko ekitaldi batzuen prestaketa guregain utzi zuten erakasleek.

Horregatik hasi gira biltzen, ekintza, aktibitate edo ekitaldi ideiak atxemaiten eta emeki-emeki lana partekatzen. Helburu nagusi bat ginuen: kolegioan euskara sustatzea eta ingurukoer euskaraz aritzeko xedea emaitea.

Egia erran, ohartu gira frantsesa gero eta gehiago presente dela eguneroko bizian baita kolegioan ere. Ikasle gehienek euskara kolegioko hizkuntza bezala hartzen dutela pentsatzen dugu ingurune frantses batean bizitzeagatik: sare sozialak, eskolaz kanpoko aktibitateak, batzuetan familia,… Horren ondorioz euskara behartutako hizkuntza bilakatzen da eta ez plazerrari lotutakoa. Balantza horren berrorekatzea izan da beste helburu bat nahiz eta jakinean giren egun bat ez dela aski dena aldatzeko. Beraz, segituko dugu horrelako egunak antolatzen ahal bezala euskara sustatuz.

Milesker mezu hau irakurtzea eta ez duda euskaraz bizi eta gozatzea.

Euskararen eguneko ikasle antolatzaileak