Urriaren 16an, azken orenean, hirugarreneko ikasleak Speed Dating saio batetara gomit izan dira.
Lehen aldia da holako hitz ordua antolatzen dela kolegioan.
Bainan, ze da xuxen Speed Dating-a?
Orientazioa ikasleekin lantzeko asmoarekin, pentsatu dugu galdegitea heldu batzuei etortzea kolegioara horien lanbideaz mintzatzeko.
Urtean, hiru saio antolatuko dira kolegioan, eta egun horietan beraz ikasle ohi, buraso edo beste edozein pertsona jin daiteke bere lanbidea ezagutaraztea ikaslei.
Lehen saioa biziki ongi iragan da eta ikasleek zernahi galdera pausatu dituzte kolegioara hurbildu diren musika erakasleari, gorputz heziketa eta kirolariari, ingenadoreari, hezitzaileari bai eta sukaldariari.
Albiste honen bidez, baliatzen gira horiek berriz eskertzeko!
Eta sekulan nahi baduzue gure ikasleekin zuen lanbidea eta ibilbideaz mintzatu, ez duda gure gana etortzeko, oraindik beste bi saio eginen baititugu urtean zehar.