Mintzaldi eta gogoeta gaualdia

Joan den ostiralean, azaroaren 16an, Arrue ikerketaren emaitzak eta ondorioak aurkeztera etorri da Pablo Suberbiola ikerlaria, Euskararen urtaroaren kari.

Arrue ikerketak, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko ikasleek eskola-giroan dituzten hizkuntz ohiturei buruzko datuak bildu eta aztertu ditu. Eskola eremu euskaldun gisa antolatzearen garrantzia eta eskolaz kanpoko hizkuntz erabilerak (aisaldietan, etxean…) euskarazko sozializazioan ukaten ahal duen eragina azpimarratu ditu bereziki.

Berriz ere, baliatuko gira Euskaraz Bizi kideak eskertzeko gaualdi hori antolatzeagatik eta orroit arazteko heldu den den 23tik goiti Euskaraldia iraganen dela eta euskara erabiltzera ta bultzatzera gomitatuak direla Aho Bizi eta Belarri Prest kide guziak.