Laguntza gelako ikasleak baratzezain
Laguntza gelan, astean behin, baratzegintzari lotzen gira.
Landare ezberdinak ezagutzeko parada dugu, sasoinen arabera zer ereiten edo landatzen den ikasten dugu.
Burua airestatzen dugu, ikasgaietatik ateratzen gira, denbora goxoa pasatzen dugu.
Aktibitate fisiko bat egiten dugu.
Landareen garapena segitzen dugu.
Gure baratze xokoan porruak, zerbak, aza desberdinak (azalore, bokoli eta kale aza), marrubiak, xarbota eta belar xut landatu ditugu baita ere gogoetak.
babak, baratxuriak eta tipulak erein ditugu. Noiz janen ditugu ?
Batzuei plazerra, umore ona eta lasaitasuna ekartzen digu.
Landatzea eta ereitea maite du Katixak.
Lurra prestatzea gustatzen zaio Mikeli.
Laia pasatzea eta kalakan aritzea Ibaiekin gustukoa du Julenek.
Baratzeari lotua den beste aktibitate bat ere lantzen dugu. Euria eta tenperatura neurtzen ditugu eta ondotik Maitenarekin batazbestekoak kalkulatzen ditugu.
Gure barazkiak zer bilakatuko diren jakinean atxikiko zaituztegu.
Bestaldi bat arte !
Alix, Katixa, Mikel, Julen, Ibai eta Monika.