Bertsolaritza lantzen 6.ean Xan Alkhatekin

Seigarreneko hiru gelek lehen hiruhileko osoan bertsolaritza lantzeko parada ukan dute Bertsolarien lagunak elkarteak proposatutako proiektuari esker.

Euskara orduetan beraz, Xan Alkhatekin lan egin dugu gelaka proiektua bat landuz saioz saio.

6A gelakoak adibidez ardatz kronologiko bat eraiki dute.

 

 

6B gelan, lehengo ta gaurko bertsolariak eskualdeka kokatu dituzte.

Eta 6D gelan, ikasleek hautatutako gaien inguruan, bertsoak sortu dituzte eta afitxa haundi batzuen gainean bertsoak idatzi eta ilustratu aldizkarietan atxeman irudiekin.

Hemen ikusgai talde desberdinetan asmatu bertsoak.

Lan guzi horren entzuteko parada badugu, Xanek punttuka bi emankizun prestatu baititu Euskal irratietan eguberriko oporretan entzuten ahal zena. Milesker haundi bat!

Punttuka 2020/12/24

Punttuka 2020/12/31