IKASTURTE BERRI BAT HASTEN !

Sartze goxoa egin dute 217 ikasleek. Jaz baino 27 ikasle gehiago dira aurten kolegioan.

61 ikasle 6.ean

59 ikasle 5.ean

54 ikasle 4.ean

41 ikasle 3.ean

Lehen egunean bakarrik 6.ak jin dira (beste mailek sartzea biharamunean egin dute). Lehenik 2 geletan banatu dira eta elgar ezagutzeko jokoak egin dituzte kanpoan. Ondotik geletan sartu dira erakasle arduradunarekin eta ikastetxearen ibilmoldea, arauak, egutegia, gaiak, erakasleak…ezagutzen hasi dira. Haien arrangurak azaldu eta partekatu dituzte ere bizi dituzten berrikuntzetaz: ikasle kopuru haundiak, gai eta egutegi berriak, erakasle berriak, etxeko lanak….

Arratsaldean Antzararen jokoa egin dute kanpoan talde ttipitan banatuz erakasleekin. Hor ere elgar ezagutzeko parada izan dute galderei arrapostuen atzemaiteko elgar lagundu behar baitzuten.

Denak etxerat sartu dira egun pollit bat pasaturik giro goxoan.

Biharamunean 5. 4. eta 3.eko ikasleek sartzea egin dute. Haiek ere kontent lagunen ikusteaz (eta erakasle eta hezitzaileak ere pixka bat! )

 

IKASTURTE ON BAT DESIRATZEN DIEGU IKASLE GUZIEI !