6.ak GOAZEN ELGAR EZAGUTZERAT BIDARRAIRAT

Irailaren 28an kolegioko 6.ek ateraldi batean parte hartu dute Bidarrain, aktibitate eta jokoen bidez haien artean ezagutza azkartzea eta sakontzea zelarik.

Goizean autobusa 9etan hartu eta Bidarraira buruz abiatu dira. Lekuan bi taldetan banatu dira : batek rafting egiten zuelarik bestea joko ezberdinetan ari zen plazan (trinketean pilotan, eta kanpoan baloina preson eta karta jokoetan).

 

Eguerditan denek elgarrekin piknikatu dute rafting aktibitatea proposatzen zuen elkartearen egoitzan. Ondotik, arratsaldean taldeak trukatuak izan dira. Goizean Bidarraiko plazan zirenak uretara joan dira eta alderantziz.

 

Egun bikaina zela zioten ikasleek!