IALA aste berezia – KLIM’EEK
Kolegioak aste berezi bat bizitzen du urtarrilaren 27tik 31rat: ikasle zein ekipak klimari eta aldaketa klimatikoari buruzko ikerketak bultzatuko baitituzte.
Astelehenean, ikasleak galdera horiekin gaian sartuko dira :
Zer dakizue gaurko egoerari buruz? Nola iritsi gara hortara? Zer egin dezakegu? Zer entzun duzue azken aldiko gertakariei buruz Australian, Amazonian…?
Arratsaldean, ikasleek, kanpoko adituek animaturiko hitzaldietan parte hartuko dute gaur egun egoera zertan den jakiteko eta zer egin daitekeen gogoetatzeko.
Hona hitzaldien gaiak :
Justice for climate – Erleak – Legedia – Hartza – Bizi – Energia berriztagarria – Hondarkinak – Euskoa – Etxean autonomoa izan – Laborantza iraunkorra
Asteartean, ikasleek kolegioko ekipako kideek proposatutako tailerretan parte hartuko dute:
Etxeetako hondarkinekin obrak sortuz, etxeetako produktu naturalak eginez, tokiko belarrekin sukaldatuz, hartza gaiaz eztabaidatuz, iguzkiarekin aintzinatzen diren auto ttipiak eraikiz, jostunak bilakatuz, oihana garbituz, antzerki bat sortuz eta egunkari bat idatziz.
Asteazkenetik ostiralera, talde ttipitan, lehen bi egunetan ukandako informazioekin ekoizpen bat asmatu beharko dute, ondoko galderei oinarriztuz :
- Nola aurre egin klima aldaketari?
- Zer aterabide atzeman dezakegu guk klima aldaketari aurre egiteko?
- Zer egiten ahal dugu gure tokitik klima aldaketaren aurrean?
Ekintza bati buruzko elkarte bat sortu dezakezu eta horren aurkezpena egin, kanpaina bat egin, sentsibilizazio ekitaldi batzuk sortzen ahal dituzu eta aurkeztu beharko dituzu (mobilizazio, publizitate kanpaina, manifestaldi…), arte obra bat edo batzu sor ditzakezu, objektu bat asma dezakezu, ekai batzu berrerabiliz beste produktu bat sor dezakezu …
Astearen bukatzeko, Larrezabal gelan, talde bakoitzak bere ekoizpena aurkeztuko du azoka batean,
Erakasleek ondoko irizpideak ebaluatuko dituzte :
- Zure sorkuntza prest ukan beharko duzu,
- Zure sorkuntza erakusteko zure erakusmahaia ongi antolatua edota apaindua ukan beharko duzu,
- Zure sorkuntza aurkezteko gai izan beharko zira, zure ikaskide bakoitzarekin lana partekatuz eta orekatuz.