Erakasle eta langileen mobilizazioen ondotik, gurasoek eta ikasleek ere horien kexua eta desadostasuna erakusti nahi izan dute.
Manex Erdozaintzi-Etxart kolegioak garapen handia bizitzen du azken urte hauetan. Ondorio zuzena senditzen da gelen kopuruetan, ez baitira behar diren medioak eskainiak izan. Aurtengo, bi seigarren idekiko dira eta gela bakoitzean 31 ikasle izanen dira. Bestalde, 30 ikasleko bi gela izanen dira 5.ean; laugarrenean 27ko bi gela dira eta hirugarrenak 21 izanen dira gela bakoitzean.
Horre gain, postu erdi bat falta da Informazio eta Dokumentazio Zentroan. Dokumentalista denbora erdiz bazizik ez da ari, gaur egun, 220 ikasle direlarik orotara. Hor ere, ondorioak ikasleentzat dira, IDZ ez baitute beti idekia atxematen ahal, horien lanen aintzinatzeko edo irakurtzen egoteko.
Segi dezagun mobilizatzen gure ikasle guziei behar den hezkuntz sistema bat eskaintzeko!
Biba Seaska!