EUSKARALDIA KOLEGIOAN ERE !

Kolegioko euskara erabilpena hobetu nahian ikasleek ere MEEK-Euskaraldian parte hartzen dute.

Azaroaren 26tik abenduaren 4rat, aste batez, ikasle bakoitzak errol bat hautatu du Meek bizi edo Meek prest izanez.

Hala nola kolegioan eraikitako txapa bat hautatu dute:

Engaiatzen naiz aste oso batez euskaraz aritzera, parean dudana frantsesez ari bada ere euskaraz segitzera eta nerekin euskaraz aritzera gomitatuz: MEEK BIZI IZANEN NAIZ!

Engaiatzen naiz aste oso batez ahal bezainbat euskaraz aritzera. Lerratzen banaiz,eta parekoa euskaraz ari bazait, euskaraz erantzunen diot: MEEK PREST IZANEN NAIZ!

Ekitaldi hau bururatuko da EUSKARAREN EGUNAREKIN abendoaren 4ean. 3.eko ikasleek animazioak prestatu dituzte egun horretarako : herri kirolak, karaoke.