ERAKASLEEN KOLEGIOKO ORROITZAPENAK

Manu Perez :

Ostankon bizi da eta gure gorputz heziketa erakaslea da.

Zein kolegiotan ikasi zenuen?

Donaixtin, baina, azken urtea Lartzabalen egin nuen.

Prest zinateke zure zozokeriarik handienaren kontatzeko?(trixak …)

Ez dut zozokeria handirik egin… Jadanik trixatua dut kaiera apalean ezarriz ^^.

Ze nota mota zenituen?

Nota ertainak nituen. 10/12 batezbesteko, baina  gehiago 12.

Ikastarorik egin ote zenuen? (Non?)

Bai, Donapauleko patizerian, biziki ontsa pasatu zen.

Kolegioan bazenekien zer egin nahi zenuen berantago?

Ez, banekien kirolaren munduan izanen zela, baina bestela ez nakien.

Zein erakaslek markatu zaitu?

Céline biziki maitatu nuen. Matematikan ez nintzen sobera azkarra, baina ongi esplikatzen zuen. Manu ere maitatu nuen.

 

 

Odile Falxa :

Baigorrikoa da eta gure espainol erakaslea da.

Zein kolegiotan ikasi zenuen?

Baigorrin, Jean Pujo kolegioan.

Prest zinateke zure zozokeriarik handienaren kontatzeko?(trixak …)

Harrituko zirezte, baina, ez dut sekula trixatu. Aldiz, jadanik gelakide bat joa dut.

Ze nota mota zenituen?

Onak, salbu matematiketan. 4.a errepikatu nuen horrengatik.

Ikastarorik egin ote zenuen? (Non?)

Ez, ez zen gure denboran.

Kolegioan bazenekien zer egin nahi zenuen berantago?

Ez baitezpada, herriko etxean idazkari izan nahi nuen. Azterketak pasatu nintuen idazkari izateko.

Zein erakaslek markatu zaitu?

Espainoleko erakaseak pipatzen zuen eta biziki bortitza zen hitzetan. Zuzendariak ere markatu ninduen.

Anekdotak :

– Gure zuzendaria biziki zorrotza zen, ikasleak zartatzen zituen. Nesker aldiz,  matela tiratzen zien. Beraz, egun batez, gelara sartzen ginelarik, bi mutikok, atea hetsi ziguten eta gu (lagun bat eta ni), kanpoan kokaturik ginen. Memento hortan zuzendaria jiten ikusi ginuen, isil-isilik, baina mutikoak ez ziren ohartu. Bat-batean, zuzendariak atea idekitzeko oihu egin zien eta biek zaflako animalekoa bildu zuten. Gure irriaren atxikitzen entseatzen ginen.

 

 

Txomin Hiriart Urruti

Kanbon bizi da eta gure historia/geografia erakaslea da.

Zein kolegiotan ikasi zenuen ?

Xalbadorren ikasi nuen.

Prest zinateke zure zozokeriarik handiena kondatzeko ? (Trixak…)

Urte batez fisikako erakasle berria baginuen, erakasle horrek tronbinoskopiorik ez zuen, beraz gure izen guziak trukatu genituen. Beste erakasleak ohartu arte iraun zuen horrek !

Ze nota mota zenituen ?

6.ean nota onak nintuen, baina nota gero eta txarragoak nituen 3.era heltzean !

Ikastarorik egin ote duzu ? (non?)

Bai, Kanboko mediatekan egin nuen.

Kolegioan bazenekien zer egin nahi zenuen berantago ?

Banuen ideia bat, oihanzaina.

Zein erakaslek markatu zaitu ?

Matematikako erakasleak, ongi erakasten baitzuen.

Anekdotak :

  • Ingalaterrara joan ginen, familietan lo egiten ginuen. Bi lagunekin ginen, familia biziki berezi batean : senarra beti telebista aintzinean zen, eta emazteak pixka bat jatekoa emaiten zaugun eta ondotik ganberan gakotuak ginen.
  • Usain txarreko bolak bota nintuen gelan.