Bi ikusgarri kolegioaren alde

Kantaldia SOGNU korsikar taldearekin Arberatzen urriaren 21ean

2017ko urriaren 21ean SOGNU korsikar taldeko 4 gizon kantariek giro beroa sortu dute Arberatzeko elizan beren botz ederrekin eta publikoarekin jostatuz. Hurbildu den jendea biziki pozik agertu da.

Dantz’Haka ikusgarria Donibane Garazin azaroaren 11n

700 pertsona etorri dira Jai Alaierat Dantz’Haka ikusgarri ederraren gozatzeko.

Barkoxeko Etxahun elkarteak eramanik eta Patrick Queheillek idatzirik, 50 herritar gazteek parte hartu dute ikusgarri berezi horretan, luzaz bizkar egon diren kirola eta kultura juntatuz.

Euskal historiako hiru gertakari bizi izan ditugu dantza, kantu, antzerki, bideo eta argi jokoen bidez :

 Orreagako gatazka : 778ko agorrilaren 15ean euskaldunek xehatu zuten Karlo handiaren armada.

• Matalazen istoria : ohartaraziz xiberotarrak eta haren buru Matalaz apezak Louis XIV erregeari oldartu zirela.

• Gernikako bonbardaketa : 1937ko apirilaren 26an. Hitler-en hegazkinek Gernikako herria bonbardatu zuen Frankoren sustengatzeko.

Ondotik, Garaziko trikitilari gazteen musikarekin, publikoak jateko eta edateko parada ukan du giro goxoan etxerat sartu aitzin.

Eskertzen ditugu bi ikusgarrietarat hurbildu den publikoa, Sognu taldea eta Dantz’Hakan parte hartu duten aktore guziak.