Erakasle berriak
Aurten, kolegioan erakasle berriak sartu dira. Horietariko hiru elgarrizketaratzera joan gira: Mikel Irazoqui, Texa Lucuix eta Manu Perez.
Mikel Irazoqui, Beratarra, M.E.E kolegioan fisika eta kimika erakaslea da. Urte honetan, 6. , 5. , 4. eta 3.ei kurtso ematen die.
Texa Lucuix, Mendikotan bizi , M.E.E kolegioan euskara erakasten du 5. eta 4.ean.
Manu Perez, Amikuztarra, M.E.E kolegioan Gorputz Heziketa erakasle da 5., 4. eta 3.ean.
- Zer erakasten duzu? Beste gai bat irakastea interesatuko litzaizuke?
M.I: Fisika eta kimika irakasten dut, eta kolegiotik kanpo saskibaloia. Baina, matematika edo teknologia irakastea interesatuko litzaidake.
T.L: Nik euskara irakasten dut 5. eta 4.ei, baina jadanik historia erakasle izan niz.
M.P: Gorputz Heziketa irakasten dut, baina Historia irakastea interesatuko litzaidake.
- Nola pasatu da zure sartzea?
M.I: Lehenik, lehen egunetan aski gogorra zen baina gero hobeki zen.
T.L:Biziki ontsa pasa da ene sartzea, ongi etorri bikaina ukan dut.
M.P: Lehen astea ongi, ainitz ikasle dira eta denak ezagutzeko zaila da. Baina ikasleak motibatuak heltzen dira kurtsorat.
- Nola atxeman duzu kolegioko giroa?
M.I: Kolegioko giroa ona zela atxeman dut, ikasleak bikainak dira eta animazio denboretan parte hartzea gustukoa dut.
T.L: Kolegioko giroa ona atxeman dut, ingurumen eder batean.
M.P: Kolegioko giroa biziki goxoa dela atxematen dut, aire hartzeak eta animazioak bikainak dira.
- Ongi pasatzen da beste irakasleekin? Eta ikasleekin?
M.I: Irakasleekin bikain pasatzen da. Baina ikasle batzuekin zaila izan da eta besteekin aldiz, ongi ere.
T.L: Irakasleekin eta ikasleekin bikain pasatzen da.
M.P: Bai ongi pasatzen da ikasleekin eta erakasleekin.
- Zoin da zure gela maiteena?
M.I: Nire gelarik maiteena 5B gela da lan giro oso ona delako.
T.L: Ez dut oraino gustukorik, dituztan gelek lan giro ona dute.
M.P: Ene gela maiteenak 3. eta 4. dira, bikainak direlako.
- Euskara ainitz entzuten duzu kolegio honetan?
M.I: Nik uste baino gutiago entzuten dut euskara kolegio honetan.
T.L: Bai aski entzuten da euskara.
M.P: Irakasleen aintzinean euskara entzuten da, baina, urruntzean ez da hainbeste entzuten.
- Lan egin duzu beste ikastetxe batean? Zenbat urtez ari zira irakaskuntzan?
M.I: Ez, ez dut beste ikastetxe batean lan egin. Baina, saskibaloi kurtsoak ematen nituen.
T.L: Bai, jadanik lan egin dut beste ikastetxe batean baina ez Seaska barnekoa. 11 urtez ari izan naiz irakaskuntzan.
M.P: Bai, beste ikastetxe batean lan egin dut, Tarbesen. Duela bi urte ari naiz irakaskuntzan.
- Zerendako Seaskan lan egitea hautatu duzu?
M.I: Seaskan lan egitea hautatu dut, betiko nahia zelako.
T.L: Lan egitea Seaskan hautatu dut, euskaraz hitz egiteko kurtsoetatik kanpo. Baita, niretako desafio bat bezala ikusten dut.
M.P: Ikasle izan niz Seaskan, orduan horretan lan egitea hautatu dut, euskaraz irakatsiz.
Odei eta Milena 3°B