Hur Xenda ikusgarria
Kattin Barreix Manex Erdozaintzi-Etxart kolegioko 3.eko ikasle bat da. Muskildikoa da, Hur Xendan parte hartu du. Beraz, galdezkatuko dugu.
Horretan parte hartzeak zer eragiten dautzu ?
Esperientzia bikaina izan da, jendeen arteko harremanak azkartu ditu. Herriko giro ona, giro bikaina bilakatu da.
Zenbat aktore eta kantari zinezten ?
Hirurogeita hamar bat jendek parte hartu dute, laguntzaileak kondatu gabe , zahar eta gazte nahasirik.
Nola antolatu zirezte errepikentzat ?
Lehenik talde bakotxak bere aldetik astean zehar errepikak egiten zituen, eta neskenegün arratsean errepika orokorrarentzat ikusten ginen.
Nork dauzkitzue egin jantziak ?
Sonia-k dazkigu egin eta laguntzaile batzuk zituen.
Nork iresi eta makillatu zaituzte ?
Bi lehen emanaldietan SIBELLE institutoak eta laguntzaile batzuek makillatu gaituzte. Elorri, Maider, Marion eta Florence ile apaintzaileek iresi gaituzte.
Nola pasatu da ikusgarria egunean berean ?
Jendea urduri zen, nahiz eta mikroak ez bikainak izan, bikain pasatu zen.