BARTZELONA : BIDAIA KULTURALA 4.eko IKASLEEKIN
4.eko ikasleak Bartzelonara izan dira urriaren 4tik 11rat.
Gauza ainitz ikusi eta bizitu dituzte aste horretan:
Barzelonako artea eta arkitektura mota ezberdin eta bereziak deskubritu dituzte.
Herrialdeko bizimodua deskubritu dute (orduak, etxeko bizia, apairuak, janari mota…). Ikasleek bertako familietan lo egin dute 2-3 edo 4naka.
Elkar bizitzen ikasi dute talde bizia sustatuz eta harreman sozialak landuz.
Huna astearen egitaraua:
Astelehena
Kolegiotik abiatzea 9:30tan. Bazkari hotza Huescan. Bartzelonarat heltzea 19:30tan. Familien aurkezpena eta ikasleen banaketa taldeka. Afaria eta gaua beren etxeetan.
Astearta
Goizean : pista jokoa Ramblas eta Barrio Gotico auzo zaharrean. Ondotik, portuaren ezagutza itsas untziz (Golondrinas delakoetan). Piknika portuan.
Arratsaldean: Bartzelona herriaren arkitektura modernista deskubritu dute autobusez gida batekin.
Eguna bururatzeko, Castellers-en entrenamendu batean parte hartu dute (Castellers horiek jende multxo batek osatutako piramida handiak dira).
Asteazkena
Goizean : Palau de la Musica bisitatu dute. Barzeloneta auzora izan dira piknikatzera hondartzan.
Arratsaldean : MACBA erakustoki garaikidean diren obrak deskubritu dituzte. Ondotik, Gaudi arkitektuaren bukatu gabeko Sagrada Familia basilikaren bisita gidatuan parte hartu dute. Eguna bukatu da denbora libre batekin Ramblas karrika famatuan.
Osteguna
Eguna Salou hiriko Port Aventuran.
Ostirala
8etan abiatu dira Bartzelonatik autobusez. Figueras-en Salvador Daliren museoa bisitatu, piknikatu eta etxerako bidea hartu dute arratseko 8 :30tan heltzeko kolegiora.
Ikasleak biziki akituak bainan pozik itzuli dira.