6.ak: GOAZEN ELGAR EZAGUTZERA

Irailaren 20an kolegioko 6.ak Bidarrairat izan dira rafting egitera.

Ateraldiaren helburua, sartzetik goiti hiru aste pasatu eta kolegioan, aktibitate baten bidez haien arteko ezagutza azkartzea eta sakontzea zen.

Goizean autobusa 9etan hartu eta Bidarraira buruz abiatu dira. Lekuan bi taldetan banatu dira : batek rafting egiten zuelarik bestea joko ezberdinetan ari zen plazan (trinketean pilotan, eta kanpoan baloina preson eta karta jokoetan).

Eguerditan denek elgarrekin piknikatu dute rafting aktibitatea proposatzen zuen elkartearen egoitzan. Ondotik, arratsaldean taldeak trukatu dira. Goizean Bidarraiko plazan zirenak untzietara joan dira eta alderantziz.

Egun bikaina zela zioten ikasleek!