ETORKINEKIN ELKARTASUNEZ BETI

Joan den astean Ahmed gaztea eta Amikuzen bizi diren etorkinetaz arduratzen den Pantxoa etorri dira kolegioan antolatua izan den bixkotx salmentaren diruaren bila. Ekintza hau bultzatu duen ikasle taldeak errezebitu ditu 1068,75 euroko txeke bat emanez.

Pantxok esplikatu du diru horren parte bat Ahmeden eskolatze fresen pagatzeko baliatua izanen zela. Ahmed Mauleko Champo lizeoan da. Gaineratekoa gure eskualdean aterbetuak diren etorkin adingabeei eskukaldi baten emaiteko izanen da.

Ikasleak pozik eta harro agertu dira.

Txalo bat parte hartzaile guzieri!