4. eta 3.eko IKASLEAK GOURETTEN LARUNBAT HONETAN

Martxoaren 30ean, larunbatez, 4. eta 3.eko ikasleak joan dira eskiatzera…

Goizean  hitzordua 6:50etan Larzabalen, 9:00etan Gourettera heldu eta, 10:00etan pistetan ziren!

Goizean lasaiki eskiatu dute, eguerdiko pausan, elgarrekin piknikatu dute eta  berriz fite joan dira pistetara ! Arratseko 7:30etan sartu dira Larzabalera.

Taldeka eta mailaka arizan dira 10 erakasle eta laguntzaileekin.

Lehen aldikotz eskiak ezartzen zituzten ikasleentzat esperientza biziki baikorra izan da : egun batez lerratzen ikasi dutelako, energia xahutuz eta erortze ederrak eginez.

Eguna biziki giro onean pasatu dute eguraldi eder batekin eta lagunen artean irri ainitz eginez!

Eskerrak Xabi eta Jokin laguntzaileei, Kittof eta Xarles burrasoei eta irakasleei eskaini duten eskukaldiagatik !