IALA : ONGI IZAN, ONGI IKAS !

Otsailaren 05-tik 09-ra, kolegioak beste molde batez lan egiten du, IALA ( ikasgaien arteko lan astea) astea bizitzen baitu. .

 

Tematika baten inguruko aste osoko lanketa da, ikasgai guziek gai amankomuna jorratzen dute.

* Astelehen, astearte eta asteazkenean gelaka ukanen dute kurtso baina ordutegi berri batekin.

* Ostegun eta ostiral goizean elkarlanka bilduko dira eta lehen bi egun eta erdietan                 ikusitakoarekin ekoizpen bat sortu beharko dute.

* Ostiral arratsaldean epaimahai baten aitzinean aurkeztuko dute lan hori. Beraien lana ebaluatua izanen da bi momentutan :

  • Ekoizpena sortzeko prozesu denboran ( ortzeguna, ortziral goiza : tutoreak du ebaluatzen)
  • Ekoizpena epaimahaiari aurkezteko denboran.

ZER DA GAIA AURTEN ?

Gaia Euskal Irratiek emanen dute.Hemen entzungai duzue:

Hona loturik ORDUTEGI batzuk.

Bukaerako ekoizpenaren irizpideak:

Gaiari lotutako ekoizpena :

Kolegioaren handitzearekin batera, kolegioko proiektua berrikusten ari dira kolegioko partaide desberdinen artean. Ikasleei ere galdeginen zaie gogoeta horretan parte hartzea:

Ikastean, arlo guztietan ongi izatea bermatzen duen kolegioa asmatu beharko duzue.

  • Hiru ardatzetatik teoria hartu beharko da.
  • Proiektu berria aurkeztu beharko da.
  • Taldekide bakoitzak errol bat hartuko du ikasitakoa eta ikusitakoarekin lotura eginez.

7 eta 10 minuturen arteko aurkezpena egin beharko duzue. Ondotik, epaimahaiarekin elkarrizketa bat izanen da. Orotara, laurden bat iraunen du.