KARRIK’ART proiektua 4.eko ikasleekin

Ikasturte osoko proiektu baten eramaiten ari dira 4.eko ikasleak karrikako artearen inguruan.

Urte hasieran Geografiako lehen gaia munduaren urbanizazioa izanki, hirien azterken egiteko ikusiak izan diren mapak, zirriborroak eta argazkiak baliatuko dituzte arte plastiko gaian urbanizazioa eta mundializazioaren interpretazio artistiko baten asmatzeko.

Lehenik, azarotik urtarrilerat, adierazpen grafikoa landu dute sortu dituzten marrazkiak, zirriborroak edo argazkiak baliatuz eszenografi baten sortzeko.

Sorkuntza proiektu honen laguntzeko, Space Junk galeriak Baionako bisita bat antolatuko du hiriko grafitien aztertzeko.

Bestalde, Xabier Xtrm artistak tailer bat animatuko du kolegioan.

Ondotik, otsailetik apirila arte, gorputz adirazpena landuko dute. Geografia eta arte plastiko gaietan aipatu ideiak eta asmatu irudiak interpretatuko dituzte dantzaren bidez (hip hop, dantza garaikidea). Donostiko Dantzaz konpaniak lagunduko ditu egonaldi bat eginen baitu kolegioan koreografia baten asmatzeko ikasleekin.

Bukatzeko, 4.eko ikasleek eraman duten lana eta sortu duten koreografia aurkeztuko dute familiei kolegioko bestan.