3.en prentsa ateraldia Irulegiko Irratian eta Kanalduden
Manex Erdozaintzi-Etxart kolegioko 3.eko ikasleek prentsari buruzko proiektu bat egiten dute urtean zehar Euskal hedabideen ezagutzeko baita ikasleek testu desberdinak idazteko. Azaroaren 9an, 3.eko ikasleak prentsa ateraldi bat egin dute.
Ikasleak goizean autobusez Donibane Garazirat joan dira. Han, Irulegiko Irratiaren bisitan, langileak deskubritu dituzte, haien ordutegia eta lan tokia.
Langileek erran dute laugarren irrati bat sortuko zutela 2018an Amikuze euskaldean. Irratian kantu eskaintzetan parte hartu dute. Talde batek telefona ukaldiak hartzen zituen eta besteak irratian zuzenean mintzo zen.
Eguerditan, Bidarrraiera joan ziren, hango trinketean bazkari hotza jan zuten. Berantago, Kanalduderen lokal berriaren bisita egin zuten. Hastapenean, Haitz Aldanak Kanalduderen sorkuntzatik gaur egunera historikoa esplikatu zien eta haien gelak bisitatu zituzten.