JAUZI ikusgarria

     2017Ko azaroaren 25ean, Arrolaren (Baigorriko dantza taldea) 75 urteak ospatu dira, JAUZI ikusgarria emanez. Ikusgarri hortan adin guzietako 91 dantzarik parte hartu dute taula gainean, 14 musikarik lagundurik. Lan handia izan da dantzari guzientzat dantzen ikastea edo berrikustea, pikoan izaiteko. Gainera, arropa batzuk egin edo erosi dituzte egun hortarako. 600 sartze pasa saldu dituzte. Iduriz publikoak maitatu du eta kontent zen.

     Historiaren aldetik, Arrola dantza taldea II. Gerla mundial garaian sortu zen, 1942 urtean. Hastapenean, Alemanian ziren Baigorriar presoentzat diruaren biltzea zen helburua.

    Garai batez, gerlaren ondotik, Garaztarrei juntaturik egon zen. 60-70eko hamarkadan, gazte batzuek dantza taldea berriz beren kondu izaitea bultzatu zuten. Ainitz dantza erakasle ekarri zituzten Nafarroatik. Ondotik, 80ko hamarkada zaila izan zen lekua utzi behar zelako gazteagoeri eta 1990ean hasi ziren ikusgarri batzuen emaiten, ondorioz, dantza eskola bat sortu zen.

   Jauzi ikusgarriaren helburua Arrolaren ibilbidea erakustea da: 1942tik 2017ra egin den jauzia.

Ikusgarrian parte hartu duen Baigorriko dantzari bat galdezketatu dugu, Elaia ERROTABEHERE, 14 urtekoa :

-Nola iragan da ikusgarria ?

Biziki untsa zen, esperientzia ona izan da.

– Zenbat dantza eman dituzue orotarat ?

Ez baniz tronpatzen 13 dantza eman ditugu, Gorulari, Eltziego, Ezpatak, Ikurriñari, Txontxongilo, Alemanak (moldaturik), Teillarin, Kortes, Otxagabiko dantzak, Baxandere (sorkuntza bat), Scottish, Larrain dantza eta Makila.

– Nola pasatu dira errepikak ?

Usaian bezala, aste guziz baginuen errepika bat gure dantzen lantzeko eta batzuetan errepika orokor batzuk egin ditugu dantzari eta musikari guziekin.

– Zainetan zinezten ?

Hasteko ni izigarri zainetan nintzen ikusgarria hasi aitzin, baina, uste dut beste batzuk ere, adibidez, nere taldeko lagun batzuk !

– Prest zira beste ikusgarri batzuen emaiteko ?

Bai prest niz, biziki untsa zen eta emeia nuke berriz holako ikusgarri baten egitea !

– Milesker eta laster arte.

Bai deusetaz, adio.

DUPUY Argi eta ERROTABEHERE Elaia (3B)