Baxoa eta brebeta euskaraz!
Ipar Euskal Herriko Hitza astekarian agertu den albistea hemen irakurgai:
Matematika eta Historiako azterketak baizik ez ditzakete euskaraz pasatu Ipar Euskal Herriko ikasleek.
Baxoa euskaraz pasa ahal izateko eskubidea aldarrikatu dute Seaskako ikasle, guraso eta irakasleek, baxoko azterketak hasi diren lehen egunean. Angeluko Saint Anne lizeoaren aitzinean elkarretaratu dira Aitzina pausoa, euskaraz baxoa lelopean. “Sinpleki hizkuntzaren ezagupena aldarrikatzen duguna, hau da, euskara ez dela etxean mintzatzen den hizkuntza bat. Karrikan eta azterketetarako balio duela beste hizkuntzek bezain bat”, azaldu du Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariak. “Azken finean, murgiltze ereduaren ezagupena da Baxoa. Baxoa ukatuz, murgiltze eredua ukatzen dute”.
Gaur zuten lehen froga ikasleek, filosofiako azterketarekin. Heldu den ekainaren 22a arte, kasik egunero izanen dituzte azterketak. Berreskuraketak uztaila hasieran izanen dira.
hemen lotura: http://iparraldekohitza.eus/2017/06/15/baxoa-euskaraz-pasatzeko-eskubidea-aldarrikatu-dute/
Zorte on Etxepareko Terminala guziei eta bereziki gure ikasle ohi guziei!
« Aintzina pausoa, euskaraz baxoa » lemak oihartzun handia du guretako, gure hiru kolegioko ikasleei ere ez baitzaie onartzen zientzia deitutako froga berria euskaraz pasatzea!