5.ek Amaiur eta Izurako gazteluak bisitatu dituzte
2019-07-01
Euskal Herriko Erdi Aroko ondarearen ezagutzeko eta ikasturtean landutakoa borobiltzeko, 5.ek egun bateko bi ateraldi egin dituzte.
Lehen ateraldia, ekainaren 24 astelehenean burutuko dute. 9:00 etan kolegiotik oinez Izurarat abiatu dira. Izurako Latsaga gaztelua bisitatu dute. Daniel Arbeletchek gazteluaren aurkezpena eginen die. Han piknikatu eta berriz kolegioko bidea hartu dute oinez.
Bigarren ateraldian, ekainaren 25 asteartea, Amaiurreko (Baztan) gazteluaren ezagutza egin dute. Mattin Aiestaran Aranzadi Elkarteko kideak, gazteluaren aurkezpena eta gazteluaren ikerketak nola burutuak izan diren kondatu die.