4.en urte bukaerako ateraldia Gasteiz eta Etxarri Aranatzen

Ekainaren 24, 25 eta 26etan 4.ek Gasteiz eta Etxarri Aranatzen iraganen dituzte hiru egun.

Lehen eguna Gasteiz hiria deskubritzen pasa dute. Lehenik herri zaharra bisitatu dute eta arratsaldean, joko baten bidez, ikasleek taldeka hiriko monumentu eta arte obra ezberdinak aurkitu behar zituzten eta argazkitan hartu.

Arratsean Etxarri Aranatzeruntz joan, kanpinerat arribatu eta lo gela handietan instalatu dira.

Biharamunean, animatzaileekin ezagutza egin dute. Herrirat oinez abiatu, bertan joko eta kirol ezberdinak egin dituzte.

Arratsaldean, denbora librea ukan dute. Akanpalekuko pizinan izan dira eta ur jokoetan parte hartu dute.

Azken egunean puxkak bildu eta kolegiorat heldu dira eguerditan autobusekin etxerat sartzeko.

Lo gutti egin dute  bainan giro bikaina zuten lagunen artean. Orain bakantzak ongi etorriak izanen dira pausatzeko.